Beira eta Maider Zabalegi talde oiartzuarrek Hondarribiko Itsas Etxea abordatu zuten larunbatean. Ezustekoz beteriko emanaldia izan zen.
Beirak eta Maider Zabalegik Hondarribian joko dute bihar. Gari Amundarainek Beirarekin joko du, Urbil Artolak eta Joseba Loinazek Zabalegirekin.
Gure Esku Dago herri ekimenak joan den astean Bidasoan antolaturiko ekitaldi sortaren barruan, Oiartzungo Beira taldeak kontzertua eman zuen larunbatean Banako tabernan. Bertan, lehen diskoko abestiekin batera, Gure Esku Dago abestia estreinatu zuten (ikusi bideoa azpian), erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduari eskainia. Dozenaka batzuk elkartu ziren Banakon Beiraren kontzerturako.