[Galeria] Oiartzuarren abordaia musikala Itsas Etxean

Beira eta Maider Zabalegi talde oiartzuarrek Hondarribiko Itsas Etxea abordatu zuten larunbatean. Ezustekoz beteriko emanaldia izan zen.

Maider Zabalegi

Maider Zabalegi, Itsas Etxeko emanaldiko une batean

Abordaia, baina musikala. Beira eta Maider Zabalegi talde oiartzuarrek Hondarribiko Itsas Etxea abordatu zuten larunbatean. Ia goraino bete zen auditorioa eta bertaratu zirenek emanaldi bikain batez gozatzeko aukera izan zuten. Bi taldeak oiartzuarrak izanagatik, hondarribiarren presentzia handia izan zen oholtza gainean. Batetik, Hondarribiko hiru musikarik jo zuten —Gari Amundarainek (gitarra akustiko) Beirarekin, eta Urbil Artola (dobroa, gitarra akustikoa) eta Joseba Loinaz (pianoa) Zabalegiren taldean—. Bestetik, Egiluze-San Jose ikastetxeko Amundarainen ikasleek Izurdeak abestia kantatu zuten Beirarekin (ikusi bideoa). Eta azkenik, Maiderrek Mikel Errazkin zenak idatzitako letra bat aukeratu zuen errepertorioa osatzeko. Egiluzeko haurrena ez zen Beiraren saioko kolaborazio bakarra. Izan ere, kontzertuaren erdialdean  Zabalegi gonbidatu zuten oholtza gainera, eta Euskararen Txantxangorria abestu zuten elkarrekin. Hona hemen, Beirak eta Maider Zabalegik Itsas Etxean emandako kontzertuaren laburpen grafikoa:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.