Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzuarrek Itsas Etxea abordatuko dute, hondarribiarren eskutik

Beirak eta Maider Zabalegik Hondarribian joko dute bihar. Gari Amundarainek Beirarekin joko du, Urbil Artolak eta Joseba Loinazek Zabalegirekin.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/03/02
Beira taldea

Beirak joko du lehenago, ondoren Maider Zabalegiren taldeak

Oiartzun aldetik Itsas Etxea Auditoriumera joango dira bihar, disko berria besapean, Jon Martinen Beira taldekoak zein Maider Zabalegi eta bere kuadrilla. Iaz kaleratu zituzten Braillean eta Zuei diskoak, hurrenez hurren (behean, bi taldeen bideoklip bana), eta disko horiek aurkeztuko dituzte Hondarribian. Bi protagonistak oiartzuarrak izanagatik, badute Hondarribiarekin zerikusia. Beira taldeko gitarristetako bat, Gari Amundarain hondarribiarra da, Egiluze-San Jose ikastetxeko irakaslea. HITZAri urduri dagoela esan dio, kontzertu berezia izango delako: “Niretzat izugarri berezia izango da Braillean Hondarribian aurkeztea, arrazoi askogatik. Etxean jokatzeak beti eskaintzen du babesa baina, maila berean, baita erantzukizuna ere. Beiraren jarraitzaileez gain, maite nauten pertsona askok lagunduko didate, gurasoek, bikoteak, ikasleek…” Zabalegiren taldeak, bere aldetik, harreman bikoitza du hiriarekin. Batetik, Maider bera irakasle lanetan dabil Talaia eskolan. Bestetik, Alaitz eta Maider bikoteko kide ohiaren taldeko bi partaide hondarribiarrak dira: Urbil Artola, gitarrista eta dobro jotzailea, eta Joseba Loinaz, teklista. Beraientzat ere inportantea izango da biharkoa, lehen aldia baita Itsas Etxean kontzertua emango dutena. Hori gutxi balitz, txantxangorri batek esan digu ezusteko batzuk izango direla Itsas Etxeko saioan zehar. Kontzertuaren formatuaz ez dugu ezer aurreratuko. Bakarrik, Beirak joko duela lehenago, Maiderren saioa dinamikoagoa izango delako. Bihar larunbata izango da Beiraren eta Maider Zabalegiren kontzertua Itsas Etxean, 20:00etan hasita. Sarreraren prezio orokorra 5 eurokoa da, 18 urtetik beherakoek 3 ordaindu behar dute. Prezio horretan, gaur ostirala, Arma Plazako turismo bulegoan eros daitezke, eta bihar, Itsas Etxeko leihatilan, 18:00etatik aurrera. Internetez erosi nahi duenak, zertxobait gehiago ordaindu beharko du Kutxabanken atarian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.