Bidasoa Atletiko Taldeak Zubia Kirola egitasmoa jarriko du martxan datorren astetik aurrera. Zubia zentroko kideei jarduera fisikoa astero egiteko aukera eskainiko die proiektu horrek.
Beste urte batez Behobia-Donostiak arrakasta izateko dituen arrazoiak berretsi ziren: herritarren bultzada eta giroa sekulakoa izan zen. Lasterketa Irundik igaro zeneko zenbait irudi bildu ditu Hitzak.
Orotara, 18 izan ziren helmugaratu ziren Oarso-Bidasoko rollerrak. Horietatik azkarrenak helmugan Narciso Diaz eta Amale Mugika izan ziren.
Guztira 386 irundarrek hartu zuten parte atzo egin zen lasterketaren 59. edizioan. Herritarren sailkapena egin du HITZA-k.
Irribarre zabalarekin hasi dute erronka lasterkari asko eta askok eta ez da gutxiagorako. Behobia-Donostia lasterketa ikuslegoaren berotasunagatik da nagusi, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin.
Behobia-Donostia lasterketa hobekien prestatzeko eta exekutatzeko gakoak eman ditu Mendartek eta ondo elikatzearen zein hidratatzearen garrantzia nabarmendu du.
2024ko Behobia-Donostia lasterketan Txingudiko Zerbitzuak-ek "parte hartzaileek esperientzia bikaina" izan eta "ikusleek ingurune garbi eta atseginaz goza dezaten" lagunduko du. Horretarako hornidura eta garbiketa-operatiboa eskainiko dute.
Hiriko hiribide nagusiak 09:00etatik 13:00etara egongo dira itxita ibilgailuentzat.