
Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak Irungo Udalaren dirulaguntzak erabiltzen ditu munduan zehar proiektu ezberdinak gauzatzeko.

Ruandan bertakoen "aliatu" da Behar Bidasoa; "izan ere, Afrikak ez duela salbatzailerik behar uste dugu, aliatuak baizik".

Programa honek gazte euskaldunak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza ekintzetan sentsibilizatzeko, eta herrien arteko elkartasun kultura sustatzea du helburu. Ahizpa Pasionistekin lankidetzan aritzen da Behar Bidasoa.