
Gaur aurkeztu dute aurtengo sanmartzialen egitaraua, eta bihartik uztailaren 1era bitarte adin guztietarako proposamenak izango dira Irunen.

Hilaren 18an eta 26an edonolako soinuak itzaliko dituzte. Bestalde, kontzertuez gozatzeko mugikortasun urriko pertsonentzako plataformak jarriko dituzte.

Barrakak uztailaren 2ra bitarte izango dira Ficoban, eta hilaren 13an, 18 eta uztailaren 2an prezio murriztuan izango dira.

Irailaren 15eta arte izango dira zabalik Minatera kalearen hasieran. Barraka egokituak eta zaratarik gabeko orduak izango dituzte.