Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek antolatuta, hiru ekitaldi nagusi eta hamabi tailer antolatu dituzte otsailetik ekainera bizikleta mugikortasuna sustatzeko xedearekin.
Ziklo banaketa zerbitzuak sustraiak errotu ditu Bidasoan, eta lanketa horretan ari da Errenterian ere. Irunen Badoa-k ematen du zerbitzua, eta Errenterian urtarrilean hasiko dira lanean. Lehenik, merkatarien beharrak identifikatu dituzte herrian.
Multinazional handien etxeko banaketa zerbitzua eraldatzeko erronka dauka Bidasoko Badoa kooperatibak. Banaketa "etikoa eta iraunkorra" eskaintzen hasiko dira aurki.
BDS Koop barruan eta Eraldaketa Fabrika programaren baitan sortutako lehen kooperatiba da. Zero kilometroa, iraunkorra eta etikoa izatea da helburua. Finantzazioan laguntzeko diru bilketa abiatu dute.
Bidasoa Bizikletaz egitasmoaren barruko jarduera da, apirilaren 4an egingo dena. Bizikletaren autokonponketa ikastaro bat egin eta bertatik kalera irtengo dira, bide publikoan zirkulatzeko.
Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek Bidasoa Bizikletaz proiektua abiatu zuten otsailean. Programazio horren barruan jardunaldi bat antolatu dute, Nafarroa, Akitania eta Euskal Herriko beste elkarte batzuekin.