Inguru horretan etxebizitzak ez eraikitzeko aldaketa klimatikoarekin lotutako nahikoa arrazoi daudela dio talde ekologistak. Eremuaren gaineko eztabaida irekitzea eskatu dute.
Irungo 11 ikastetxe publikoko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izango da, eta 2023ko irailean hasiko den ikasturte berriarekin hasiko da.
Gaur goizean izan dute bilera enpresako ordezkariekin, baina bi urtera begirako proposamena da jasotakoa. Sindikatuek eta langileek bihar Artalekun, 20:00etan izango den elkarretaratzeari, eta martxoaren 2tik 5erako grebari eustea erabaki dute.
BPXSport enpresak kiroldegien kudeaketa beregain hartu zuen duela gutxi, eta langileei esan die ez dela "aurretik datozen arazoez" arduratuko.
Apirilaren 11tik 14ra izango da, eta izen-emateak irekita daude jada. Kirol arloan, 18 urtez azpiko taldea izango da asteburuan zelairatuko den bakarra.
Hitzarmen Kolektiboa 2019tik izoztua dutela salatu dute, eta argi azaldu dituzte euren aldarrikapenak: eros ahalmenik ez galtzea, plataforma negoziatzea eta akordio batera iristea.
Waterpolo partida batengatik erabiltzaileek ezingo dute igeri egitera joan bihar Azken Portura, 15:00etatik 22:00etara.
Udal zerbitzu eta bulegoek ordutegi berezia izango dute hilaren 12ko zubiagatik. Aldaketa guztiak, albistean.
Ikasturte berria hasi da, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek urrian hasiko dituzte Eskola Kirolako jarduerak. Izena emateko azken eguna hilaren 28a da.
Atzo goizean kiroldegietako urteko azken hiruhilekoko ikastaroetako izen-emateak ireki ziren. Eskari handiagatik, webgunea kolapsatu zela adierazi du EAJ-k eta etorkizunera begira hobekuntzak eskatu dituzte sisteman.
Jarduketa hori Artiako ubidea birnaturalizatzeko proiektuaren barnekoa da, Juan Thalamas Labandibar kaleko ibaiko begiralekuarekin batera. Beste bi jarduketa daude aurreikusiak eremu horretan.
Egoteko leku bat sortu da, Bidasoa aldeko begiratoki gisa, Azken Portuko pasealekuarekin komunikatuta dagoena. Bidasoa ibaiaren bazterra lehengoratzeko lanen barruko jarduketa da honakoa.