Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kiroldegiko instalazioetan hainbat hobekuntza egin ditu udalak

Fitness aretoan makina gehiago jarri dituzte, besteak beste, eta aurrerago hiru squash pistak guztiz berrituko dituzte. Horrez gain, ordutegi berria dauka kiroldegiak, Neo Instalazioak enpresak esleipena jaso ondotik.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/10/02

Artalekun eta Azken Portun berrikuntza lanak egin dituztela azaldu du gaur Borja Olazabal Kirol ordezkariak. Udalak “konpromiso sendoa” daukala kirol azpiegiturak hobetzen gaineratu du, eta “pixkanaka-pixkanaka” egiten ari diren lanak jo ditu adierazgarritzat.

Herritarrek egindako proposamenei erantzuten ari direla zehaztu du eta irundarrei ahalik eta “zerbitzu onenak” izateko inbertsioak egiten jarraitzeko helburuarekin. Hobekuntza hauek ekipamenduen diagnostiko eta analisitik ateratako ondorioetatik atera dute.

Azken hilabeteetan egindako hobekuntzak hainbat izan dira. Batetik, fitness aretoetan makinak berritu eta gehiago jarri dituzte: kardio ariketak egiteko lau makina eta indarra lantzeko hamabi makina. Entrenamendu funtzionalerako areto bat ere sortu dute eta fitness aretotik dauka sarrera, 8 metroko egitura nagusi batean eta 2 metroko egitura batean.

Gazteen partaidetza bidezko aurrekontuen eskariaren ondorioz egin dute berrikuntza hau, eta datozen asteetan elementu gehiago jarriko dituzte. Orain, entrenamendu indibidualak egiteko areto ireki bat da entrenamendu funtzionalerako gimnasioa, baina monitore baten gidaritzapeko taldekako zirkuituak programatuko dira.

Badira ere egiteke dauden hobekuntzak, hala nola, Artalekuko hiru squash pistak osorik berritzea eta horretarako espediente bat tramitatzen hasi da udala. Bestalde, ikasturtean zehar Azken Portu kiroldegiko indoor ziklorako bizikleta berriak erosiko dituzte.

Egokitzapenak ere egin dituzte, eta Azken Portuko erabilera anitzeko kantxa boleibolean jokatzeko egokitu dute. Zehazki, hiru boleibol zelai margotu dituzte, eta zutoinak eta sareak erosi. Boleibolean jokatzeko hirian dauden 60 lizentzia baino gehiagori emandako erantzuna izan da eta lizentzia guzti horiek emakumeenak dira.

Ordutegi berriak

Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako instalazioak kudeatzeko kontratu berria esleituta dago Neo Instalazioak enpresari, 2027 urte arte, eta enpresa berri honek ordutegi berria jarri du martxan. Hala, goizetan 06:30ean zabalduko dituzte ateak, eta irailaren 15etik ekainaren 15era bitartean, Artaleku arratsaldez ere irekita egongo da igandeetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.