
Etxebizitza, tokiko kultura, ekipamendu publikoak eta auzoen kohesioa suspertzeko 490.000 euroko hobekuntzak proposatu dituzte.

Iazko aurrekontuaren likidazioak 5,2 milioi euroko geldikina eman zuen eta hori baliatu dute aurrekontua handitzeko.

Gaur arratsaldean egingo dute maiatzeko ohiko osoko bilkura. Bertan bozkatuko duten aurrekontu aldaketarako sozialistek 32 proposamen egin dituzte.