Lau ezki moztu ditu udalak Dario de Regoyos kalean, haizeteagatik bat erori ondoren. Artiako Lagunak elkarteak salatu du hori ekidin zitekeela, zainketa protokoloa beteta.
Bi alegazio dira. Batetik, zuhaitzen inbentarioa publikoa egitea eskatu dute. Bestetik, lorategi, zuhaitz eta landaretzara biratutako diru funtsak erabiltzeko konpromisoa eskatu.
Zuhaitzen eta ondare berdearen defentsarako manifestua sortzen aritu dira ere irundarrak. Udalei hainbat eskakizun egin dizkiete.
Artiako Lagunak taldeak jakinarazi du ibilgailuen abiadura muga aldatzeko seinaleak jarri dituztela, 2021eko abenduaren 23an Osoko Bilkuran adostutako akordioa betez.
Irailean bai udalak eta bai EAJk plan honen berri eman zuten, beraien arteko tirabirak eraginez. Artiako lagunak ere gertutik jarraitzen ari da plana.
Abenduko Osoko Bilkuran onartu zen 30 km/h-ko abiadurara murrizteko mozioa, baina ez dute aplikatu, ezta horretarako Ebazpena sinatu ere.
Artiako Lagunaren iniziatibaz eta beste hainbat elkarteren babesaz, trafiko araudia betetzea eta trafiko abiadura 30 km orduko abidurara murriztea eskatuko dute.
Emakumeen eskulturak izenik gabekoak izateak, historian eta hiriko paisaian "hutsunea" uzten duela salatu dute.
Zuhaitzak moztu eta gero berriz ere arbolak ez landatzea salatu du talde ekologistak.
Larunbatean auzotik buelta bat emango dute eta aurreikusitako planen datuak eta informazioa helaraziko dute. Mugikortasuna, ingurumena eta ZAISA izango dituzte hizpide.
Baso bizien aldeko eta monolaborantzaren aurkako aldarriak izango dituzte hizketagai, hurrengo asteburuan izango den Matarrasarik Ez jardunaldietan.