Hil honetan zehar eta urtarrilean izena emateko aukera izango dute interesdunek. Aurrez aurreko mintza saioak lehenetsiko dira.
Astelehenerako deitu du lehen bilera, eta herriko euskalgintza arloko eragileak, norbanako euskaltzaleak eta hizkuntzarekiko ardura duten bestelako entitateak parte hartzera gonbidatu ditu.
Mintzapraktika egin ahal izateko helburuarekin ‘telemintza’ saioak aurrera eramaten ari dira Hondarribiko Mintzalaguneko parte hartzaileak, baita beste hainbat jarduera osagarri ere.
Ohiko talde eta jarduerez gain, berritasun batekin dator aurtengo Mintzalaguna; izena emateko epea gaurtik hilaren 14ra bitartean zabalik egongo da.
Gaurko antolatu dute lehen entsegua Eskifaia Txikiko kideek; 6-7 urtetik gorako haurrek 16:45etik 17:45era bitartean entseatuko dute.
Hondarribiko Euskaraldiko dinamizatzaile lanetan buru-belarri murgilduta dabil Aritz Enparan. Aurtengo parte hartzearekin asebete agertu da, nahiz eta Euskaraldia izurriaren menpe egongo dela argi duen.