Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Herri Batzordea osatzeko lehen urratsa egin du Euskaraldiak

Astelehenerako deitu du lehen bilera, eta herriko euskalgintza arloko eragileak, norbanako euskaltzaleak eta hizkuntzarekiko ardura duten bestelako entitateak parte hartzera gonbidatu ditu.

Euskaraldia Hondarribiko Herri Batzordea osatzera deitu du Euskaraldiak.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2020/05/25

Bidean da Euskaraldiaren bigarren ekitaldia, eta hori garatu ahal izateko ezinbestekoa den Herri Batzordea osatzera deitu dute egitasmoaren bultzatzaileek. Hala aurkeztu dute gaur goizean Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuko zinegotzi Maria Serranok eta Hondarribiko Euskaraldiaren dinamizatzaile Aritz Enparanek.

Herriko euskalgintza arloko eragileak, norbanako euskaltzaleak eta hizkuntzarekiko ardura duten bestelako entitateak Herri Batzordean izena ematera animatu ditu Enparanek. Ondoko esteka eta posta elektronikoa martxan jarri dituzte horretarako, eta batzordea osatzeko lehen bilera astelehenerako antolatu dute bideo dei bidez, 18:30ean.

Hainbat izango dira Herri Batzordearen zereginak, Enparanek azaldu duenez, horien artean: ekimena herrira egokitu; herrirako plangintza propioa landu eta gauzatu; ekimena aurrera eramateko baliabideak definitu eta lortu; batzordetik entitate eta euskaltzale gehiago inplikatu; Euskaraldian parte hartuko dutenentzat motibazio eta formazio saioak aurreikusi eta antolatu… “Batzorde honek emango dio forma herrian Euskaraldiari, oinarria hartu eta beharren araberako lehetasunak finkatuko baititu”, erantsi du.

Berritasunak
Euskaraz gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi dugu lelopean, Maria Serranok eta Aritz Enparanek nabarmendu dutenez, aurtengo berritasunetako bat Euskaraldiaren iraupena izango da, ariketa soziala luzeagoa izango delako. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra gauzatuko da aurten egitasmoa, hamabost egunez hain zuzen, eta ez hamaika egunez aurreko ekitaldian bezala.

Horrez gain, Ariguneak (euskaraz lasai aritzeko guneak), martxan jarriko ditu Euskaraldiak. Entitateek sortuko dituzte Arigune horiek, eta kanpo eta barne egitura izango dute. Enparanek azaldutakoaren arabera, lehenak, kanpotik herritarrak jasotzen dituzten entitateei dagokie, eta horiekin  jarraitutako komunikazio dinamikari egiten dio erreferentzia, eta bigarrenak, entitate barruan sortzen diren harremanen ondorioz modu kolektiboan parte hartzeari dagokio. “Ezin dugu ahaztu herritarrak izango direla erdigunean daudenak”, gehitu du dinamizatzaileak, eta beraz, “hor sortuko dela Euskaraldiaren eremu nagusia”.

Hortaz, estres linguistikorik ez izatea, euskaraz egitea ohikoa bihurtzea, babesa, lasaitasuna eta erosotasuna sentitzea, eta talde izaera indartzea dira Arigunearen helburu nagusiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.