Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.
Hamazazpi urteko ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, goi mailako lehiaketa utzi du Ander Elosegik. Lau Olinpiar Jokotan izan da, bitan laugarren izanik. Munduko eta Europako txapelketetan ere hainbat domina lortu ditu, beti onenen pare egonik. Ate berri bat ireki du orain: lan munduan murgildu da. Hori bai, piragua alboratu gabe.
Ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, lehiari agur esan dio piraguista irundarrak. Etapa berri bat irekiko zaio orain, bere kirolari lotua egoten jarraituko duena.
Etxean, Eslaloneko Euskadiko Kopako bigarren proba eta Extrem Eslalonaren Euskadiko Txapelketak egin ziren asteburuan. Aldiz, Eslovenian, Eslaloneko Europako Txapelketa burutu zen.
Joko Olinpikoetara joan den lehen gizona izateaz gain, lau aldiz lehiatu duen lehen euskalduna dela nabarmendu dute epaimahaikideek.
Finalerdietan hirugarren denborarik onena egin du piraguistak C1ean: 103.15. Dominaren bila irtengo da, gaur, 08:45etik aurrera.
Tokio 2020 Olinpiar Jokoak gaur hasi dira, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko lau kirolarik hartuko dute parte. Horietatik bi emakumeak: Teresa Errandonea irundarra eta Ane Santesteban errenteriarra.
Laugarren amets olinpikoa betetzera doa uda honetan Tokiora irundarra. Domina bat eskuratzea izango du urtebeteko atzerapenarekin datozen Olinpiar Jokoetako erronka nagusia.
Ozeaniako Eslalom Txapelketa jokatu dute asteburuan irundarrek. Elosegi laugarren izan da, Klara Olazabal zazpigarren eta Telmo Olazabal hamahirugarren.
Dagoeneko Tokion da Elosegi, datorren urtean bertan jokatuko dituen Olinpiar Jokoak prestatzeko.
Joan Crespok urrezkoa eta Klara Olazabal eta Ander Elosegik zilarrezko domina bana eskuratu berri dute.
Santiagotarrakeko Ander Elosegi (C1), Klara Olazabal (C1) eta Joan Crespo (K1) lehiatu ziren Londreseko Lee Valleyko kanalean jokatutako Eslalomeko Munduko Kopan.
Euskaraldiaren hasierarekin batera egingo dute aurten, hilaren 23an zehazki (10:00etatik 12:00etara). Dagoeneko izena eman daiteke.
Elosegik hamaikagarren postuan sailkatzea lortu zuen. Crespo berriz, hamargarren postutik zazpi segundotara iritsi zen helmugara.
Olinpiar Jokoetan hirugarrenez lehiatuko da Ander Elosegi. Sasoi oso onean dago, eta dominaren bila joango da Riora, baina batez ere, bere maila ematera.