Irun, kirolaren aldeko babes historikoaren aitortza
Espainiako Olinpiar Batzordeak hala erabakita, Irunek kirolaren alde egindako lana saritu dute, hiriaren nortasunaren parte baita.
Irunek kirolaren alde egindako lanak saria izan du, merezitakoa gainera. Espainiako Olinpiar Batzordeak Irunek kirolaren alde egindako aitortu du, batez ere, eskubaloiarekin egindako lana. Eskubaloiak hiri nortasunaren parte garrantzitsu bat da egun, eta udalak diziplina horren hazkundea sustatu du.
Bidasoa Eskubaloia oinarriko kiroletik eta kategoria hezigarrietatik hasi eta lehiaketa-maila handienetara iritsi arteko lana aitortu dute. Bidasoa estatuko eskubaloiaren. erreferentea da, eta gainera, Europako Kopa irabazi duen euskal klub bakarra izan da. Eskubaloiak hiri nortasunean garrantzi handia badu ere, Irunen bestelako modalitateetan ere klub ugari daude. Horiei guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Cristina Laborda alkateak: “Poz handiz jaso dugu aintzatespen hau. Horrek agerian uzten du zenbat pertsona inplikatuta dauden adin guztietan kirola sustatzeko”.
Irungo hainbat kirolari Olinpiar Jokoetan izan dira, eta horiek egindako lana ere balioan jarri dute. Esteban Arakama, Pedro Alegre eta Ander Elosegi piraguismoan; Juan José Aramburu tiro olinpikoan; Julen Aguinagalde eskubaloian edota Teresa Errandonea atletismoan.
Era berean, kirol ekitaldiak antolatzeko gaitasuna ere saritu dute. Azken urteotan, Europako OCRko txapeketaz gain, Espainiako Itzulia edota Itzuliaren egoitza izan da, baita Eskubaloiko Espainiako Kopakoa ere. Sari honek berretsi egiten du kirol arloan Irun erreferentziazko herria izan dela eta hala izaten jarraituko duela.

