Auzoko jaiei hasiera emango diete datorren ostegunean (hilak 30). Astelehenera (ekainak 3) bitarte dozenaka ekitaldi izango dira, adin tarte guztietako herritarrentzat.
Orotara, hamabi ikastaro balia ditzakete auzo elkartearen bazkideek. Izena astelehenetik asteazkenera arte eman ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen lokalean.