Amazonek gune logistiko berria Lanbarren industrialdean kokatu behar duela ezagutarazi zuenetik hamaika izan dira protestara jo duten eragileak. Tokiko merkataritza kolokan dagoela diote denek.
Bidasoa zein Oarsoaldean auto karabanak egin dituzte herritarrek, eta ondoren, Oiartzungo Lanbarren industriaguneko sarreran bildu dira, Amazon Oarsoaldean kokatzearen kontra.
Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak egingo dituzte. Ondoren Lanbarrenen elkartuko dira, elkarretaratzea egiteko.
Multinazionalak Oiartzungo Lanbarren industrialdean zabaldu nahi duen plataforma «Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeei zuzenean erasotzen dien beste proiektu bat» dela salatu du mugimenduak.