Erregional Preferenteko zazpigarren jardunaldian, garaipena eskuratu du Allerruk. 3-2 irabazi dio gaur Santo Tomas Lizeoa taldeari. Sailkapeneko bosgarren postuan daude lezoarrak, baina oraindik asteburuko partida guztiak jolastea falta da, taula nola ...
Herenegun egin zuen Allerru Mendi Taldeak ikasturteko azken txangoa. Taldeari izena ematen dion tontorrera igo ziren, eguraldi grisak lagunduta. Hamaiketakoa egin, eta eguzki printzek lagunduta abiatu ziren herrira. Bertan, merezitako dutxa hartu zuten, eta Uztarri tabernan bazkaldu zuten, haurrek lehendabizi, helduek ondoren. Asebeteta, 17:00etan sari banaketarekin hasi ziren, herriko plazan. Irteera gutxien egin dituztenek udalak emandako elastiko bat jaso zuten, zazpi edo zortzietan parte hartu dutenek finalisten kopa bat eta Kutxabanken oroigarria jaso zuten. Plenoa egin dutenek, oroigarriaz gain, lo zaku bat jaso zuten. Ondoren, aulkiaren jokoan eta eltze apurtzean ibili ziren.
Allerru Mendi Taldeak azkeneko irteera egingo du igande honetan. Horrela, Jaizkibel mendira egingo dute txangoa. Ohitura bilakatu da herriko mendi kuttuna bisitatzea, nahiz eta iaz tradizioari kale egin zioten. Lezotik atera eta Jaizkibel aldera egingo...
Gainezka egin zuen ostiralean Bekoerrotak Allerruren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira. Sutargi, Aiton Borda, Atzeko Ate eta Parrokiko abesbatzek bat egin zuten eta haiek zabaldu zuten urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala. Harmailak beterik, txaloka jarraitu zuten ikusleek Allerruren himnoa jo eta abestu zutenean. Lezoarrekin batera izan ziren Errealeko jokalari Elustondo eta Canales, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea Juan Luis Larrea,bertako idazkaria, Patxi Gabilondo, eta udalaren izenean Ainhoa Zabalo alkatea eta Mikel Arruti zinegotzia. Ekitaldiaren barruan Allerruren ekipazio berria eta taldearen ikur berria ere aurkeztu zituzten. Allerruren lehen garaietara jo zuten, bestalde, Lezoko elkartearen historia egiteko. Ondoko bideoan Manchester City taldeko jokalariak agertzen dira, Allerru zoriontzen. http://youtu.be/WiVye28xono