aldundia

Urrian jarriko dute martxan Eguneko Zentroa Lezon

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 11 eguneko zentro jarri nahi ditu martxan aurten. Horietako bat izango da Lezokoa. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, urrian irekiko dute. 2010eko abenduan onartu zuen udalak, aldundiari horretarako lokal bat uztea.

admin

Alduntzin kargutik kentzea, «kolpe latza»

Pasaiako ezker abertzalearentzat, «maniobra politikoa» izan da Alduntzinen kontrakoa «Damak Alfil bat kendu digu. Partidak hasi baino ez du egin». Hala dio Pasaiako ezker abertzaleak Jaun Carlos Alduntzin Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu ohi kargutik kendu dutela-eta zabaldutako prentsa oharrak.  Izan ere, ezker abertzalearen arabera, Alduntzinen kontrakoa «maniobra politikoa» izan baita: «Juan Karlos ez dute paretik kendu zabor poltsa batzuk direla medio», diote prentsa oharrean. «Gure buruaren jabe izan nahi badugu zer nolako prezioa ordaindu beharko dugun adierazi digute PPk, PSOEk eta PNVk», gaineratu dute. Edonola ere, Alduntzin kargutik kendu izana «Gipuzkoarentzat kolpe latza» izan dela aitortu dute, «are gehiago Pasaiarentzat», ezker abertzalearen iritziz «lurralde antolamendua udalerriaren biziraupenerako ezinbestekoa» delako. Alduntzinekin «harro» Ezker abertzalearen arabera, «aldundia berreskuratzea» da oposizioaren benetako helburua. «Hauentzat guztientzat aldundia bere jabetza da eta berreskuratu behar dute», diote. Hori aitortzeko ausardia, ordea, soilik PPko batzarkideari aitortu diote. Aitzitik, EAJri «adorea falta» zaiola salatu dute. «Jakin badaki Bildu aldunditik kentzea larrutik ordainduko lukeela hurrengo hauteskundeetan», ohartarazi dute. «Horregatik alfil-a hartu dute, gure gobernua zigortzeko, nekatzeko eta gure ustezko ez gaitasuna azaldu nahian». Ezker abertzalearen arabera, honek guztiak zaborra jasotzeko modu eraginkorrarekin baino, «ohiko politikoen jukutriarekin eta politika-zaborrarekin» du zerikusia. Pasaiako ezker abertzalea «harro» agertu da Juan Carlos [...]

admin

Gipuzkoako alkateak Aldundiarekin bilduko dira, zerga bilketaz hitz egiteko

Gipuzkoako alkateek bilera egingo dute datorren astearte goizean, 11:00etatik aurrera, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuarekin. Bertan zerga bilketari buruzko informazioa jasoko dute, eta era berean, Udalak Finantzatzeko Funtsean eduki ditzake...

admin

Aldundiaren ildo estrategikoak azalduko dituzte Irunen, asteazkenean

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herriz herri ari dira erakundearen ildo estrategikoak gipuzkoarrei azaltzen. Atzo hasi ziren, Donostian eta Azpeitian, eta bihar Irunen izango dira, Bidasoa Lanbide Eskolan. Aldunditik esan dutenez “bilera irekiak izango dira. Ildo nagusien berri eman ondoren, herritarrekin solasean ariko dira foru ordezkariak.”   Aipatutako herriez gain, Zarautz, Beasain, Arrasate, Lasarte, Eibar, Errenterian eta Tolosan izango dira solasaldiak.

admin

Martin Garitano Ziriza etxean izango da gaur

Datozen urteetarako “egitasmo estrategikoak” partekatuko ditu herritarrekin. 19:00etan hasiko da ekitaldia Trintxerpeko Ziriza Etxean. Martin Garitano ahaldun nagusia eta gainontzeko foru diputatuak Pasaian izango dira gaur. Gipuzkoako udaletako ordezkariekin eta beste hainbat elkarte, erakunde, eta enpresetako kideekin bilduko dira, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.gipuzkoaberri.net helbidean. Aldundiko iturrietatik adierazi dutenez, “gaurko ekitaldia Pasaian egitea Diputazioaren egiteko moduaren eta lehentasunen erakusle ere bada”. Pasaiaren biziberritzea erronka nagusietako bat dutela esan dute, eta Gipuzkoak izan beharreko aldaketa Pasaiak ere sumatu behar duela gaineratu. “Ziriza etxea pasaitarrek eurentzat nahi duten etxea da, eta pasaiatarrekin batera gauzatu beharrekoa da etxearen eta biziberritzearen inguruko proiektua”, adierazi dute. Udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasatu da, eta gaurko ekitaldia urteurrenarekin lotu nahi izan dute: “Urtebetetzearen ospakizunean herritarrekin partekatuko ditugu gure hausnarketa eta etorkizunerako asmoak”. Beste hainbat udalerritan ere Gaur Pasaian egingo den bilera, Gipuzkoako beste hainbat herritan egingo dute epe hurbilean, baina formatu txikiagoan. Hilaren 30ean Irunen egingo dute, Bidasoa Lanbide Eskolan, eta ekainaren 4ean, Errenteria-Oreretan, Niessen aretoan.

admin

Aldundiak bere egitasmoak aurkeztuko ditu asteartean Zirizan

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmo nagusiak aurkeztuko dizkie herritarrei datorren asteartean (maiatzaren 22an), Ziriza etxean, 19:00etan. Nahita aukeratu dute tokia: “Pasaia biziberritza Gipuzkoaren erronka nagusienetako bat da, eta Gipuzko...

admin

Garbigune berria inauguratu dute

Inauguratu dute Talaian garbigune berria eguerdian. Bertan izan dira Ainhoa Intxaurrandieta San Markoseko Mankomunitateko lehendakaria; Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea eta Ainhoa Iraola Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria. Garbi...

admin
Gehiago