Aldundiko udalekuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du udalak

Pasaiako Gazteria eta Kirola Departamentuak jakinarazi duenez zabalik da Aldundiko udalekuetan izena emateko epea. Hilaren 20ra arte dago izena emateko aukera, 7 eta 10 eguneko txandatan. Lehentasuna izango dute orain arte parte hartu ez duten haurrek. Udalekuak uztailean eta abuztuaren lehengo hamabostaldian izango dira, batzuk euskaraz, eta beste hainbat elebitan. Plazak apirilaren 3an zozketatuko dituzte, notario aurrean. Bestalde, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzako Gazte oporraldietan izena emateko epea apirilaren 4ean zabalduko dutela iragarri du udalak. Informazio gehiago Interneten, edo eta Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol  Departamentuan lor daiteke Euskadi Etorbidearen 61. zenbakian, Udal Euskaltegiaren ondoan, 9:00etatik 14:00etara; edo 943 004 330 telefono zenbakira deituta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.