Jaien balorazio positiboa egiten du Alarde Parekideko Juntak, herritar geroz eta gehiagok "zilegitzat" jotzen baitute Alarde Parekidea. Hala ere, Udalak Alardearen antolaketa bere gain hartzeko eskakizunean berresten da.
Argazkiez gain, bideo bidez ere jaso du HITZAk gaurko alarde parekidearen desfilea.
Labordak berriro ere hitzez hitz adierazpen berdinak egin eta alardea bizitzeko bi modu daudela azaldu du. Emakundek prozesu bat abiatzea eskatu dio udalari, udal alarde publikoa antola dezaten.
Arrankadaren ondoren San Juan plazara iritsi dira konpainiak. Han, iaz bezala, alderdi politiko guztien eta eragile askoren harrera jaso dute.
Konpainia parekideak biltzen hasi dira Urdanibia plazan. Irungo festen egun handia da gaurkoa, San Martzial Eguna.
EAJ eta PSE-EEk berdintasun ezaren aurrean "jarrera pasiboa" hartzea eta alarde baztertzailea sostengatzea salatu dute Podemoseko kideek. Udalak "neutraltasun" jarrerarekin bi alardeak parekatzea gaitzetsi dute.
Lehen aldiz konpainia gisa desfilatuko du Meakak hilaren 30ean. Konpainiako kapitain Nagore Olaskoaga eta kide Karmele Tolosarekin izan da HITZA.
Hamahiru konpainiak osatuko dute aurtengo alardea eta dagoeneko kantinera guztiak hautatu dituzte.
Zalditeria eta Artilleriako kantinerak izango dira.
Gatazkaren konponbidean urratsak egiten jarraitzeko xedearekin sortu zuten duela bost urte Barrenetik proiektua. Bederatzigarren atala "berezia" dela esan dute Guztion Alardeko kideek. Samuele italiarraren testigantza jasotzen du.
Zientoka eta zientoka emakume eta gizonek erdiguneko kaleetan barrena desfilatu dute, harro. Ikusi HITZAk ateratako argazkiak.
Alkatearen "jarrera ezaxolatia" eta adierazpen "lotsagabeak" salatu dituzte, eta nabarmendu egin dute auzi politiko honen eraldaketaren ikur nagusi eta bakarra mugimendu feminista dela.
Lehen entseguak asteazken honetan izango dira, Meaka eta San Migel konpainienak, hain zuzen.
Konpainia berri batekin ospatuko ditu jaiak aurten Alarde Publikoak. Entseguez gain, egitaraua zabala prestatu du ekainaren 28tik 30era arte.
Larunbatetan eta igandetan dira klase horiek, Toki Alai, Leka Enea eta Eguzkitza ikastetxeetan.
Bost lan iritsi dira finalera eta Irunen erroldatuta daudenek hauta dezakete gustukoena.
Ekainaren 7ra bitarte, larunbat guztietan elkartuko dira 10:30etatik 12:30era, Arbesko Toki Alai eskolan.
Apirilaren 6an auzoan barna bi irteera egingo dituzte, eta ondoren, pintxo potea. Elkar ezagutzeko eta konpainiaren kostuei aurre egiteko eguna izango da.
Zozketa bidez hautatu dituzte kapitaina, tenientea, alfereza eta banderatxoa.
Aurtengo alardeari begira lanean hasiko dira. Bilera hilaren 14an izango da 18:30ean, Santiagoko auzo elkartean.