Irungo Udalak Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoaren eskaerari erantzun dio. 1942aren bukaeratik 1944aren hasiera bitartera frankismoko berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Olaberria erreka kanalizatzen.
Erakusketa berezia inauguratuko du bihar Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak, 'A pico y pala: Destacamento penal de Irun' liburuaren haria.
Aiala Oronoz Mitxelena ikerlari hondarribiarraren azken lanaren arabera, 200dik gora presok 1942-1944 urteen bitartean Irungo Olaberria errekaren kanalizazioaren lanak egin zituzten.
Ia bi urte eman ditu frankismo garaian Dunboa kanalean lan egin zuten presoen informazioa biltzen. Dokumentazioaz gain, Irungo helduenen testigantzak jaso ditu.