
Emakumeen bizitza aktiboa sustatzeko orientazio zerbitzua estreinatuko dute. Urtaro guztietan bezala, Ahalduntze Eskola egingo da udaberrian ere.

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko emakumeentzako erreferente da herrian. Urte osoan zehar emakumeak ahalduntzeko, ikusarazteko eta plazaratzeko lan egiten dute.

Emakumeentzako Ahalduntze Eskolen barruan, argazkien B aldea aztertuz, sentimenduak, bizipenak eta bestelakoak landuko dituzte argazkilari lasartearrarekin 'Zugandik' tailerrean.

Hilaren 30era bitarte, 'Emakume ezberdinak' edota 'Asertibitatea' ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Intimitatea elkarbanatzeko eta taldearen sostengua sentitzeko beharretik abiatuta garapen pertsonal eta kolektiboa indartzea, eta kontzientzia feminista piztea da saio horien azken helburua.

Maiatzaren 13an hasiko da tailerra. Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da. Ez da aurretiko esperientziarik behar. Doako saioak diren arren, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.