
Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Larunbatetan eta igandetan dira klase horiek, Toki Alai, Leka Enea eta Eguzkitza ikastetxeetan.

Hilaren 25ean, 17:00etan, Liburu Baby-Kluba izango da Larreaundi-Olaberria auzo lokalean: 0-3 bitarteko haurrentzat abestiak eta ipuinak.