Senideen emozioak zein prozeduran egin beharreko urratsak agerian utziz, hobi komunetatik ateratzeko prozesuaren garrantzia azaleratzen du ‘Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen’ erakusketak.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak ekitaldi sorta antolatu du Gernika batailoiko komandantearen memoria goratzeko.
1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatu zituzten hamahiru lagunek omenaldia jaso zuten joan den larunbatean.
Nicolas Gerendain elkarte errepublikanoak ekitaldia egingo du etzi, Pikoketan.
Abian da 'GURS Experiences' erakusketa Arma Plaza kultur gunean. Atzo kanpalekuan jaiotako Ramon Villalbak hitzaldi hunkigarria eskaini zuen.
Askatasun Arte elkarteak Biarnoko eremuari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko, Arma Plazan abiatu duen erakusketari lotuta.
Bere herrian 36ko Gerra nola bizitu zuten irudikatu nahi izan du. Horretarako kazetari baten paperean sartu da, eta egunez eguneko kontakizuna egin du.
Asier Madarietak 36ko gerrari buruzko hitzaldia emango du gaur paradorean. Sabino Arana Fundazioak antolatu du, gudariei buruzko erakusketari lotuta.
80 urte bete dira Kandido Saseta Euzko Gudarosteko komandantea hil zutela. Omenaldia jaso du, baina lan handia falta da bere memoria guztiz berreskuratzeko.
Sasetaren Aldeko Taldeak lore eskaintza egin du eguerdian Hondarribiko kanposantuan. Arratsaldean, erakundeen ordezkaritza hurbilduko da bere hilobira.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartea sortu dute. Bidasoan 36ko gerratik trantsiziora arteko tartean gertatutakoa ezagutarazi nahi du taldeak.
Azken hilabeteotan, mila dokumentu eta 300 argazki baino gehiago bildu dituzte, 1936-1945 epean irundarrek jasandako errepresioren ingurukoak.
Gernikako Arbola batailoiko komandantea izan zen eta, erbestetik itzulita, PCEko idazkari nagusi, atxilotu, torturatu eta fusilatu zuten arte.
Arma Plazako erakusketari lotuta, Alejandro Santosen 'Gurs, un recuerdo desde el olvido' dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxean.
Kandido Sasetari lore eskaintza egin zaio Hondarribiko hilerrian, Euzko Gudarosteko komandantearen heriotzaren 81. urteurrenean.
Aitzol Arroyok ‘Hondarribian Gerra Zibilaren kontakizuna’ idatzi du, gerra kronika estiloa baliatuz. Eguneroko bizipenen berri ematen du liburuan.
Duela 80 urte Bidasoa ibaia gurutzatu behar izan zutenei eta euren senideei omenaldia egin diete, Etorbidearen zubian, Irun nahiz Hendaiako udalek.
Duela 80 urte herrian gertatutakoa kontatuko dute irailaren 6ra arte, Facebook bidez nahiz herriko paneletan.
Pedro Barruso historialari donostiarrak Guadalupeko gotorlekua eta Jaizkibelgo gotorlekuak. Memoria eta Historia liburua argitaratu du.Gaur aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.