Hilerriaren kanpoan Kandido Saseta gudalburuari buruzko erakusketa jarri dute
80 pertsona inguru elkartu dira Hondarribiko hilerrian Kandido Sasetari lore eskaintza egiteko. Atzo, ostiralez, 81 urte bete ziren Euzko Gurarosteko komandantea Asturiasko frontean erori zela. Sasetaren Aldeko Taldeak abiatutako bilaketari esker 2008an bere gorpuzkiak Hondarribira ekarri zituzten, eta Jose Bergamin idazle errepublikanoaren hilotzaren ondoan lurperatu zituzten. Ordutik, lore eskaintza egiten zaio urtero bere heriotzaren urteurrena iristerakoan.
Gaurko ekitaldian, 2008an Gernikan egin zitzaion harreran jarritako audioak entzun ahal izan dituzte bertaratutakoek. Lore eskaintzaren ondoren, ekitaldia bukatzeko, Telesforo Monzonek Sasetaren omenez sorturiko Txikia kantua abestu dute bildutakoek (ikusi beheko bideoa).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.