23. KORRIKA (2024)

OARSO BIDASOKO HITZAren 23. KORRIKAren atal berezia

Hemen 23. KORRIKAri buruzko albiste guztiak jasoko ditugu, argazki galeriak eta Oarso Bidasoko HITZAren kilometroan lekukoa eramateko zozketa berezia.

36 migratzailek Korrikarekin muga zeharkatu izana aitortu dute hamaika eragilek

Santiago zubian desobedientzia zibileko ekintza burutu zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat eragilek eta 36 migratzaileri Baionarainoko bide segurua bermatu zieten.

korrika

[Bideoa] Ahaztezina izan da

23. Korrikaren hasierak irudi ederrak utzi zituen atzoko egun historikoan. Egunean zehar jasotako irudiekin laburpen bideo bat osatu du HITZAk.

korrika
korrika

Korrika, euskaltzalez gainezka Hondarribian

Asko eta asko izan dira Hondarribian gaur arratsaldean Korrikarekin bat egin dutenak. Gainezka egin dute errepideek eta kaleek euskaltzaleekin.

korrika
korrika

Korrika giroa Irunen

Korrika Gazteren ondoren muxikoak, artisauen azoka eta bertso-poteoa egin dituzte. Arratsalderako prest dira irundarrak.

Korrika

Hitzordu handirako motorrak berotu dituzte Irungo gazteek

Arratsaldean abiatuko den 23. Korrikaren itxura izan du Korrika Gazteak, zientoka ikasle batu dira euskararen aldeko olatu erraldoira.

korrika
korrika
Korrika
Idoia Genua Altzuri, AEK-ko irakaslea

“Harro herri honetan badago harrobia, indartsua oso”

Bizitza oso bat eman du Irungo AEK-ko irakasle bezala. Ostegunerako irrikaz da, aurtengoa «ahaztezina» izango dela ziur da. «Aldarrikapen eta festa egun biribila» izango dela dio.

korrika

Korrika baloratzeko bilduko dira

Hilaren 24an, asteazkena, Palmera Montero gunean elkartuko dira aurtengo Korrikaren balorazioa egiteko.

korrika

1.845 marrazkitan Harro Herri!

23. Korrikaren harira, marrazki sariketa abian jarri zuen OARSO BIDASOKO HITZAk. Parekorik gabeko erantzuna izan du.

korrika

Gozamena izan da. Eskerrik asko, Korrika!

HITZAk, hedabidearen harpidedunen eskutik eraman du gaur 23. Korrikaren lekukoa Hondarribian.

korrika

23. Korrikaren irteera, zuzen-zuzenean, HITZAn eta Hamaika Telebistan

Euskarazko hedabideen elkarlanari esker, 23. Korrikaren irteera zuzen-zuzenean ikusi ahalko da HITZAren webgunetik ere.

Korrika

"Zuk nola bizi duzu Korrika?"

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.

korrika

EH Bilduren lekukoa, Pepi Gutierrezena eta Xabi Peñarena

Bigarren kilometroa egingo dute EH Bilduko kide eta AEK-ko ikasle diren Gutierrez eta Peñak, "harrotasun osoz".

korrika

Korrika Irundik, Gipuzkoako bigarren hiri handi euskaldunena ere izateko

23. Korrika Irundik abiatzeko arrazoia "euskararen erabilera suspertzeko" hartutako erabakia izan da. Gipuzkoako bigarren hiri handiena, bigarren hiri euskaldunena ere izateko aldarria egin du AEK-k.

korrika

Atzeratu egin dute Santiagoko Korrika Eguna

Eguraldi iragarpenagatik eta baliabide faltagatik atzeratu behar izan dutela azaldu du Irungo AEK-k. Aurrerago egitea dute asmo.

korrika

Larreaundiko Korrika Eguna Eguzkitza HLHIra lekualdatu dute

Miguel eta Roberto plazatxoan egitekoa zen II.Korrika Eguna, baina eguraldia medio, Eguzkitza HLHIn egingo da.

korrika

Korrika batzordea hilaren 28an bilduko da

Irteera eguna antolatzeko bilera izango da datorren asteazkenekoa. Palmera Monteron elkartuko dira, 18:30ean.

Gehiago

23. KORRIKAren lortzeko bete ezazu mesedez azpiko formularioa:

    Jarraitu 23. KORRIKA zuzenean!

    HITZAkide HITZAkide

     

    Gipuzkoa