korrika

Larreaundiko Korrika Eguna Eguzkitza HLHIra lekualdatu dute

Miguel eta Roberto plazatxoan egitekoa zen II.Korrika Eguna, baina eguraldia medio, Eguzkitza HLHIn egingo da.

Otsaila hasieran iragarri zuten II. Korrika Eguna Larreaundin izango zela, Miguel eta Roberto auzogileak plazatxoan, hain zuzen ere. Baina ekitaldiak kalean egiteko eguraldi kaskarra dago emana eta, hartara, egun osoko egitaraua Eguzkitza HLHIn egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

 

Egitaraua

Otsailak 24, Eguzkitza HLHI. 

  • 12:00eatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara: artisau azoka.
  • 11:30ean: txupinazoa eta txalapartariak.
  • 11:45ean: Skola Musik-en kontzertua.
  • 12:45ean: sukaldaritza tailerra Larrearekin.
    • Izen ematea: Admin@larrea.eus-en.
  • 13:30ean: patata tortilla dastaketa auzo elkartean. 
  • 17:00etan: bizikleta martxa Balaztarekin.
  • 18:00etan: txokolatada auzo elkartean. 
  • 18:30ean: zirku eta dantza tailerra Berdinki konpainiarekin Eguzkitzaren patioan. 
    • Bi talde: 5 eta 10 urte bitartekoentzat; eta 10 eta 16 urte bitartekoentzat.
    • Aurretik izena eman beharra dago.
  • 20:30ean: Babarrunba taldearekin runbapoteoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.