korrika

Atzeratu egin dute Santiagoko Korrika Eguna

Eguraldi iragarpenagatik eta baliabide faltagatik atzeratu behar izan dutela azaldu du Irungo AEK-k. Aurrerago egitea dute asmo.

Bihar zen egitekoa Santiagon III. Korrika eguna baina Irungo AEK-k jakinarazi du atzeratu egin behar izan dutela, “baliabide falta medio eta eguraldiaren iragarpenagatik”. Data berria adostea lortzen dutenean, horren berri emango dutela aurreratu dute.

Azkenik, eskerrak eman dizkiete egun hau antolatzen “gogotsu lanean” aritu diren guztiei. “Geroago, baina egingo dugu”. Igandeko erromeria ibiltaria eta Euskal Herriko Hitz Gezidunen Txapelketa, berriz, bere horretan mantenduko dela baieztatu dute udalak eta AEK-k.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.