
Egonaldi Turistikoen gaineko Zerga onartu dute osoko bilkuran, EAJk, EH Bilduk, PSOEk eta Elkarrekin Podemos-eko Thania Pazosek baietz bozkatu ostean. Besteak beste, etxebizitza turistikoetan geratzen direnek 6,5 euroko tarifa ordaindu beharko dute.

Eragile antifaxistek urriaren 2an mobilizatzeko deia egin dute, egun bererako 'Colaboración ciudadana' taldeak deitutako "mobilizazio arrazista eta faxistaren" aurrean. Aldarrikatu dute Irun harrera hiria dela eta "migratzaile guztiak direla ongietorriak".

Txingudiko bertso eskolan izena emateko epea irekita dago haur, gazte zein helduentzat. Oinarriak ikasteko edo bat-batean bertsoak egiten trebatzeko eskolak dira.

'Euzkadiko borrokalarietako bat naiz' liburua ondu du bikoteak. 1936ko gerran Gipuzkoan izandako boluntario internazionalistak ikertu dituzte, eta 180 aurkitu dituzte artxibo historikoak miatuz.

Hirugarren aldiz egingo dute Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa, Bidasoan. Ostomila taldeak sustatuta, profesionalen formazioan jarriko dute erdigunea aurten, baina hainbat ikuskizun ere

Hondarribiko alkateak harrera egin dio Mojtar Labuehi Emboiric-i, otsailetik Fronte Polisarioko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria.

XXXII. Aste Kulturala egingo dute Katea auzoan datorren irailaren 27tik urriak 4ra.