
Martxoak 8 plazatik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte osasun mentalaren kudeaketak dituen gabeziak salatzeko.

25. urteurrenaren ekitaldia egin dute Ficoban. Haien ingurukoekin bildu, eta eskerrak emateko momentua izan zen.

Hiri autobusa inauguratu dute, urte askoko prozesu baten ondoren. 2007. urtean egin ziren lehen eskakizunak zerbitzu horren alde, PSE-EEren aldetik, eta azkenik, udal gobernuak zerbitzua martxan jarri du.

Artiako Lagunak bizilagun taldea kezkatuta dago Juan Thalamas kaleko ezkien mozketa dela eta. Ezkiak auzotarrentzat estrategikoak dira, itzala emateaz gain, Gi-636 errepideko trafikoaren zarata murrizteko pantailak baitira.

Gaixotasun Arraroen Munduko Egunaren baitan, jaioberrien gaixotasunak goiz detektatzeko legea onartzeko sinadurak bilduko dituzte Urdanibia plazan.

Alkateak konpentsazio zuzena eskatu du inpaktu handiko azpiegiturek hirian sortzen duten inpaktua dela eta.