
Martxoak 8aren baitan, 'Jone, batzuetan', 'La Furia', 'Romeria' eta 'Los Domingos' filmak proiektatuko dituzte datozen egunotan, Amaia KZn.

33 traineru izango dira aurre denboraldiko estropadan. Hondartza parean egingo da proba.

Bidasoko Maratoi Erdia eta 10 kilometroko lasterketa egingo dute igandean milaka korrikalarik, eta taldeko beste hainbat atleta Espainiako Jaurtiketa Luzeen Txapelketan izango dira.

Urtarrilean sei izan ziren euri tantarik gabeko egunak, eta otsailean, oraingoz, bakarra.

La Salle ikastetxeko Batxilergoko ikasleek, Itziar Sistiaga idazlearen gidaritzapean, bakardadeari aurre egiteko idazketa-taldea martxan jarri dute.

Ustez Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak banatu dituzte bi herrietako postontzietan. Ertzaintzak adierazi du ikerketa abiatu duela.

Mozketak 09:45eatik 11:30eara egingo dira. Udaltzaingoak adierazi du gomendagarria dela egin beharreko mugimenduak lehenagotik planteatzea.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Aldundiak birbilgunearen proiektua lizitatu du, eta Arbes-Oinaurreko AP-8ko lotune osoari funtzionaltasuna emango dio.

Azken urteetan, Alarde Publikoko Estatu Nagusiko Zalditeriaren laguntzailea izan da, eta 2026tik aurrera, Alarde Publikoko Komandantea izango da.

Larunbatean, herritarrei egitasmoaren helburuak azalduko dizkiete hiriko zenbait txokotan, eta hiri-eredu inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortu nahi dute.

Bi zuhaitzen mozketa dela eta, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen arteko errepidea moztu dute, eta 16:00ak arte mantenduko dute itxita.