2026/2/6

Adingabeak atzerrira mugitzeko baimena etxetik eskatu ahalko da

Hondarribiko Udaltzaingoak hartuko du ardura, eta komisaldegian edo udaletxeko erregistro elektronikoan tramitatzeko aukera izango da, Irunera joan gabe.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 2026rako aurrekontuak onartu ditu

Batzar nagusiak aurrekontuak onartzeaz gain, presidentetza aldaketa egin du eta Irungo Udaletik Hendaiako Udalera igaro da.

Terrazen ordenantza: ulertu al du herriak?

Urtarrileko Osoko Bilkuran onartu zen terrazen ordenantza behin betiko. Hainbat kezka sorrarazi ditu aferak herrian, askotan, ezjakintasunak bultzatuta.

Borrokara lotuta, bizitza duinen alde

Pentsioen aldeko aldarriak zortzi urte bete ditu. Urte batzuk gehiago dira Oarsoaldean, 2013an hasi zuen bidea-eta. Orain artekoaren gaineko bilana egin dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak eta Oarsoaldeko Duintasunak.

Emma Larreta Alegre, Hezitzailea

"Emakume bat berreraikitzea familia bat berreraikitzea da"

Bidean indarkeria matxista pairatu duten emakumeei gune seguru eta intimoa izateko proiektua da. Bigarren urtez, Emma Larreta Irunen izango da hainbat saio dinamizatzen.

Udalak Antonio Mateo Real artistaren 'Olaberriako harrobia' obra jaso du dohaintzan

Egilearen alabek 1978ko mihise gaineko olio-pintura entregatu diote Cristina Laborda alkateari, eta obra honekin udal pintura bilduma osatuko dute.

Kaldereroak eta inude eta artzainak direla eta, trafiko aldaketak Irungo erdialdean

Bihar, 18.50etatik 19:30etara; eta etzi, 11:45etatik 14:00etara aldaketak izango dira trafikoan eta Irunbus zerbitzuan.

'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpaina hurrengo fasean sartzear da

Hiritarrek otsailaren 10etik martxoaren 1era bitarte kanpainan parte hartzeko aukera izango dute, saltoki laguntzaileetako inprimakiak beteta.

Neandertalen gainbeheraren erakusketa, Oiasson

Neandertalen azken urteak biltzen dituen erakusketa atzo, hilaren 5a, estreinatu zuten eta maiatzaren 31ra bitarte ikusgai izango da Oiasson.

Korrika elkarrekin egiteko lehenengo elkarretaratzea antolatu du Super Amara BAT taldeak

50 lagun elkartu ziren pasa den igandean, eta denak elkarrekin 9 eta 16 kilometrotako bi ibilbide egin zituzten Irun eta Hendaian zehar.

Udaberrian arduera ugari Irungo Emakumeen Etxean

Udaberriko programazioa aukeztu dute, eta gai askotariko ikastaro eta tailer antolatuko dituzte apiriletik ekainera bitarte.

Gehiago