
Hibaika, Ama Guadalupekoa eta Illunbe Trintxerpek urteko lehen traineru jaitsieran ariko dira datorren igandean, hilak25, Portugaleten (Bizkaia).

Aparkaleku bat da egun Alameda, baina lehenago, herriko topaleku garrantzitsuenetarikoa izan zen. Balore handiko espazioa izanik ere, alde batera uztea erabaki du herriak.

Pio Baroja BHIko Batxilergoko bigarren mailako ikasleen giza fisiologiako irakasgaiko proiektuaren barruan, gazteengan odola emateak duen garrantzia landu dute, eta Gipuzkoako Odol Emaileen laguntza izan dute proiektua lantzeko.

1980tik aurrera Zanpantzarrak Irungo inauterietako irudi ikonikoa bihurtu dira, eta hilaren 29an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 19:00etan.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren barruan, alkatea Anzaraneko bizilagunekin egongo da datorren ostegunean, hilaren 29an.

Korrikaren harira herrian egingo diren egitasmoak antolatzea dute xede.

Irugurutzetako Labeen proiektua aurkeztu dute, eta Irunek eta Hondarribiak beren ondarea balioan jarri dute.

Herri batzarraren ustez, erronka handiak daude oraindik aurrean, baina "duela bi urte terdi baino hobe dago Hondarribia"

Guztira 226 kamera egongo dira Irunen, eta kamera berri horiek 18 kokalekutan instalatuko dituzte urte amaierarako.

Atzerriko jatorria edo helmuga izan duten hegaldiek 6,6 puntuan egin dute gora 2025ean.

Auditoriaren bitartez, eta irizpide tekniko eta dokumentalen bidez, demandan argudiatutako kontzeptu ekonomikoen errealitatea eta trazabilitatea egiaztatu nahi dute.

Sutea gertatu zenetik sauna eremua erabilgarri ez badago ere kiroldegiko erabiltzaileek kuota osoa ordaintzen jarraitzen dutela salatu du alderdi jeltzaleak.

Etxean hasiko du bigarren itzulia larunbatean, La Unica B taldearen aurka; garaipena ezinbestekoa izango dute igoera postuetan jarraitzeko.