2026/1/12

Elkarrekin Podemosek Bidasoko parkean suhiltzaileen kopurua handitzea eskatu du

Gipuzkoako bi suhiltzaile zerbitzuen bateratze operatiboa gauzatzea edo Donostialdearen inguruan parke berria eraikitzea eskatzen dute.

Juan Cobos Sanchez 'Irungo aitona' hil da

110 urte zituen, jaiotzez Extremadurakoa zen arren Irunen bizi izan da urte luzez, eta Euskadiko gizon adinduena zen.

Irugurutzetako labeen proiektua FITUR azokan aurkeztuko dute

Interpretazio Zentro berritzaile berria eraikiko dute hiriaren meatzaritza- eta industria-iragana erakusteko.

Oiasso museoak 44.000 bisitari izan ditu 2025ean

Museoak errekor historikoa izan du 20. urteurrenean, horietatik herena (14.000 pertsona inguru) irundarrak izan dira.

Smurfit dokumentala, Irungo Kabigorrin

Cajibioko nekazarien erresistentziak Euskal Herriko aurkezpen bira egingo du, eta bertan egondako kideak hilaren 22an izango dira Irunen.

Urteari hasiera borobila eman dio Zaisa Txingudik

Mugaldekoek ez diete aukerarik eman Uribealdeari (43-0), eta hasieratik amaierara erritmo altua mantentzea lortu dute.

Hilaren 31ko manifestazioen aurkezpena, Irunen

Bidasoko GKSk Bilboko zein Iruñeako mobilizazioen aurkezpenak egingo ditu Palmera Monteron, hilaren 17an, 11:00etan.

Gehiago