2025/12/18

Olentzerok eta Mari Domingik ilusioz beteko dituzte kaleak

Abenduaren 23ko desfilea ordu erdi beranduago hasiko da, 17:30 Leka Enea ikastetxetik eta ohiko ibilbidea jarraituko du San Juan plazara arte.

Iñigo, ez zaituzte inoiz ahaztuko

Itsas Etxean egin zuten Iñigo Muguruzaren omeneko emanaldia. Iñigoren Diszipuluek, Belek eta Matahk musikaz bete zuten aretoa.

San Tomas Eguneko egitaraua aurkeztu dute

Urtero legez, Urdanibia plazan ospatuko dute, eta azoka tradizionala eta sei txosna jarriko dituzte, hauek 10:00etan irekiko dituzte.

Super Amara BAT Espainiako talde onena izatearen lehian

Larunbat honetan, 20 urtez azpiko kluben arteko Espainiako Txapelketan lehiatuko da BAT taldea Ourensen, Galizian.

'Contra-paisajes' proiektua GazteARTEan zazpigarren edizioaren esleipeduna

Maite Azabal eta Uxue Diez proiektuaren egileek jaso dute beka, eta 8.000 euro izango dituzte proiektua garatzeko.

Olentzerok eta Mari Domingik Kasino Zaharrean jasoko dituzte gutunak aurten.

Olentzero eta Mari Domingi Hondarribian izango dira

Abenduaren 23an egongo dira, eta harrera egingo diete haurrei, haien gutunak jasoz.

Patinete elektrikoa erabiltzeko asegurua izatea ezinbestekoa izango da

Udalak arau aldaketen berri emango die patinete elektrikoen erabiltzaileei, urtarrilean indarrean jarriko dira.

Txistorra, txistorra eta txistorra

San Tomas eguna da igandekoa, eta jendea jada txistorrarekin amesten hasi da. Hondarribiko Udalak egun osoko programazioa antolatu du.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Udaleko plantilla berritzeko lehenengo oposizioak egin dituzte

Unibertsitate tituludunei hamasei lanpostu eskainiko dizkiete 2026ko udako udal zerbitzuak indartzeko.

Airearen kalitatea neurtzeko hiru ekipo berri jarriko dituzte

Elizatxo hiribidean, San Juan plazan eta Behobia auzoan jarriko dituzte ekipo berriak, eta estazio mugikorra Kolon pasealekuan jarriko dute.

Mugikortasun murriztua edota dibertsitate funtzionala dutenentzako plataforma jarriko dute

Gabonetako hitzordu seinalatuetan lehentasunezko lerroak eta egokitutako guneak jarriko dituzte hurbil senti daitezen.

Gehiago