2025/12

2026rako aurrekontua onartu dute

105 milioi eurokoa izango da, historiako kopururik handiena. Aurreko urteari dagokionez 7,5 milioi euroko igoera dakar.

Badoaz korrika 2026rantz

Eguberrietako ohitura dira jada herri lasterketak. Proba handiek jasotzen dituzten fokuetatik kanpo, aurrera doaz.

Ramon Muñoz eta Patxi Bello, Etxara Hondarribia elkarteko kideak

«Palestinako gatazka ez da bukatu, eta hori erakusteko beharra dugu»

Palestinaren aldeko egitasmoak burutzen dabiltza Etxarako kideak, eta horren bidez Gazara dirua bidaltzen. Haien ustez, hondarribiarrek erantzun polita eman dute gatazkaren aurrean.

Elikadura burujabetza: guztion ardura

Bigarren urtez jarraian, 'Gazteak on: elikadura erronka' lehiaketa antolatu dute elikadura burujabetzaren bidean. Hausnarketa, ikerketa eta sentsibilizazioa izango dira ardatz nagusiak.

Olentzerok eta Mari Domingik ilusioz beteko dituzte kaleak

Abenduaren 23ko desfilea ordu erdi beranduago hasiko da, 17:30 Leka Enea ikastetxetik eta ohiko ibilbidea jarraituko du San Juan plazara arte.

Iñigo, ez zaituzte inoiz ahaztuko

Itsas Etxean egin zuten Iñigo Muguruzaren omeneko emanaldia. Iñigoren Diszipuluek, Belek eta Matahk musikaz bete zuten aretoa.

San Tomas Eguneko egitaraua aurkeztu dute

Urtero legez, Urdanibia plazan ospatuko dute, eta azoka tradizionala eta sei txosna jarriko dituzte, hauek 10:00etan irekiko dituzte.

Inoiz baino korrikalari gehiago izango dira San Silbestrean

2.000 dortsal saldu dituzte, eta beste 300 geratzen dira oraindik. Aurten, Nagusilaneri bideratuko diote lasterketan ateratako dirua.

Bihar abisu horia haize ufada bortitzengatik

Euskalmetek jakinarazi du bihar osteguna, 9:00etatik 21etara, abisu horia iragarri dutela.

Arbes-Oinaurre lotune osoa egiteko proiektua martxan

Trafiko fluxua bideratzea ekarriko duten lanen hitzarmena datorren urtean garatuko da, eta 2027ko amaieran hasiko dituzte obrak.

Artaleku kiroldegiko igerilekuak eta dutxak zerbitzuz kanpo

Abenduaren 22an eta 23an ur-intzidentzia baten ondorioz ez dira erabilgarri izango.

Hondarribiko udaletxea.

Hiri-autobusaren tarifak arautzeko ordenantza eta tokiko merkataritza sustatzeko neurriak onartu dira

Zerbitzu publikoak eta tokiko ekonomia indartzera bideratzeko hainbat erabaki estrategiko eztabaidatu dituzte 2025eko azken ohiko osoko bilkuran.

Irunbus zerbitzuak ordutegi bereziak izango ditu eguberritan

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n; eta urtarrilaren 1ean zerbitzu bereziak izango dira hainbat lineatan.

Super Amara BAT Espainiako talde onena izatearen lehian

Larunbat honetan, 20 urtez azpiko kluben arteko Espainiako Txapelketan lehiatuko da BAT taldea Ourensen, Galizian.

'Contra-paisajes' proiektua GazteARTEan zazpigarren edizioaren esleipeduna

Maite Azabal eta Uxue Diez proiektuaren egileek jaso dute beka, eta 8.000 euro izango dituzte proiektua garatzeko.

Olentzerok eta Mari Domingik Kasino Zaharrean jasoko dituzte gutunak aurten.

Olentzero eta Mari Domingi Hondarribian izango dira

Abenduaren 23an egongo dira, eta harrera egingo diete haurrei, haien gutunak jasoz.

Patinete elektrikoa erabiltzeko asegurua izatea ezinbestekoa izango da

Udalak arau aldaketen berri emango die patinete elektrikoen erabiltzaileei, urtarrilean indarrean jarriko dira.

Txistorra, txistorra eta txistorra

San Tomas eguna da igandekoa, eta jendea jada txistorrarekin amesten hasi da. Hondarribiko Udalak egun osoko programazioa antolatu du.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Udaleko plantilla berritzeko lehenengo oposizioak egin dituzte

Unibertsitate tituludunei hamasei lanpostu eskainiko dizkiete 2026ko udako udal zerbitzuak indartzeko.

Gehiago