
Herriko eskolekin batera tximeletak jarri dituzte Emekiko kideek Martxoak 8 plazan, tximeleta ahizpak oroitarazteko xedearekin.

Udalaren ustez, komunitateak sortzea beharrezkoa da indarkeria matxistaren aurka aritzeko, eta horrez gain, hainbat konpromiso hartu ditu, berdintasuna helburu.

Berdintasun Zerbitzuak eta Aldarte elkarteak antolatu dute saioa, eta ostegunean –hilak 27– izango da hitzordua, 18:00etan.

'Irun, Gabonetako izarra' lelopean 117 jarduera antolatuko dira, azaroaren 29tik urtarrilaren 5a bitartean.

'Iraganaren lekuko, Euskal Herriaren historia' liburua aurkeztuko dute bihar euskararen eguneko egitarauaren harira, CBAko ekitaldi aretoan.

Marlaxka Xake Klubak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira xake topaketa antolatu du.

Juanjo Hidalgo arkeologo eta irakasleak emango du hilaren 28an, 19:00etan, Oiasso Museoan.

Hitzaldiaren helburua "elikadura nahasmenduren bat duten pertsonen errealitatea ezagutzea" da. Hilaren 26an izango da, Emakumeen Etxean.

ADIF eta Irungo Udala trenbidearen inguruan erabilerarik gabe dauden pabiloiak eraisten hasi dira.