
Aurtengo programazioa aurkeztu du Emekik. Kirol probak, antzerkiak, tailerrak eta mobilizazioak izango dituzte hurrengo egunetan zehar.

Irungo Udaleko Berdintasun zinegotzi Maite Cortinak eman beharko ditu azalpenak, Berdintasun Planean egindako aldaketengatik.

'470 nanometro' proiektuaren sortze prozesua ikusteko aukera egongo da azaroan eta abenduan. Emaitza abenduaren 12an aurkeztuko dute.

Cristina Labordak eta David Quirósek mahai inguru batean hartuko dute parte, gaur, Tabakaleran. Eusko Jaurlaritzak antolatu du kongresua.

Zahartzaroaren eta bakardadearen inguruko ekitaldi bat egingo dute bihar Itsas Etxean. AuzoEKIN proiektua azaldu eta zahartzaroaren oztopo berriez arituko dira.

'Turismoaren eragina hirian' zikloaren azken saioa egingo dute bihar Kultur Etxean, eta besteak beste, turismo eredua eta etxebizitza turistikoek merkataritzan duten eragina aztertuko dituzte.

Euskararen egunaren harira antolatu dute hitzordua Antxeta Irratiak eta Pausu mediak. Hilaren 27an izango da, Oiasso museoan, 18:00etan.