2025/10

Egitasmo berriak bultzatzeko 20 diru laguntza deialdi zabaldu ditu Bidasoa Bizirikek

Laguntza horiek integralak izango dira: ideia sortzen denetik negozio plan sendo bat baliozkotzen den arte laguntza izango du onuradunak.

Berotegi efektuko gasen isurketa %45 murriztu da 15 urtean

Datua Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren 2022-2030 txostenean argitaratu dute, eta gaur eman du horren berri Irungo Udalak.

Irun 2040 plan estrategikoa diseinatzeari ekin diote

Epe luzerako proiektu bat da, eta XXI. mendeko Irunen oinarriak finkatuko ditu plan estrategikoak. Hasteko, hiriaren diagnostikoa egingo dute.

Hondarribiko alardeaz hausnartzeko esku-orri bat banatu du Abotsanitzek

Esku-orri abiapuntu hartuta, alardearen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu dituzte herritarrak. "Hondarribiar bakoitzak egiteko eta esateko asko daukala sinistuta".

1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat

Korrikan migratzaileei lagundu zieten auzipetuak epaitu zituzten atzo. Deliberoa abenduaren 16an jakinaraziko dute.

Euskararen Eguna egunero izatea nahi dute

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, Irundarrek gaiarekin lotutako zenbait jarduera izango dituzte abendura bitartean.

Zaisa Txingudik garaipena lortu du Euskal Ligako lehen jardunaldian

Zaisa Txingudiz gain, 10, 12, 14, 16 eta 18 urtez azpiko neska mutilek ere izan dituzte denboraldi hasierako partidak asteburuan.

Ermita kaleko bizilagunek trafiko eta segurtasun arazoak salatu dituzte

Agerraldia egin dute gaur, eta salatu dute trafikoaren eta segurtasunaren arazoak "udalaren kudeaketa eskasaren ondorio" direla.

X. Beñat Elzo Mendi lasterketak ATR-X elkartea lagunduko du

Sport Mundi elkarteak zabaldu ditu izan emateak. Elkarteari laguntza estra bat emateko bizuma egiteko aukera eskaini dute ere.

Igandean amaituko da Girabiraren hamaikagarren edizioa

'Txikimusika' jarduera izango da aurtengo edizioa itxiko duena. Mendibil parkean musika izango nagusi igandean (hilak 12), 12:30ean hasita.

'Hona' dantza ikuskizuna egingo du Dantzaz konpainiak

Hilaren 11n (larunbata) izango da hitzordua, 19:00etan, Amaia KZn, eta sarrera aurrez erosi behar dira udalaren webgunean.

Carmen B. Mikelarenak bere azken lana aurkeztuko du Irunen

'Pentsamendu magikoaren basoa: sorgin bat nola fabrikatzen den' proiektua izango da madrildarrak aurkeztuko duena. Hilaren 13an izango da.

Señor de Aranzate kalean egingo dituzte asfaltatze lanak

Eguraldiak ahalbidetzen badu, lanak datorren astean amaitzea aurreikusten dute. Mozketa puntualen berri aurrez emango dutela jakinarazi dute.

Marlaxkako adineko emakumeen taldea martxan da berriz

Astero-astero gutxienez, 14 bat lagun elkartzen dira Kasino Zaharreko instalakuntzetan. Saioak astelehenetan izaten dira, 18:00etatik 20:00etara.

Minbiziaren aurka egingo du Bidashopek

Programazioz beteriko larunbata prestatu dute Irungo Zabaltza plazan, minbiziaren aurka egiten duten eragileen alde dirua biltzeko.

June Olazabal da ILCA 4ko Gipuzkoako txapeldun berria

Txingudi badiako uretan jokatu dira asteburuan Ama Guadalupeko estropada eta Gipuzkoako txapelketa.

Aisialdiko zenbait jarduera egingo dituzte adinekoen gizarte guneetan

'Adinekoak gogoz' programarekin, urrian, hamaika jarduera izango dituzte Irungo adinekoek. Hilaren 31ra bitartean izango dira ekintzak.

'Señoras y señoras' antzerki ikuskizuna egingo dute hilaren 16an

Maria Guerra eta Mariola Cubells dira pop show feministaren protagonista. Ez da sarrerarik behar, baina gonbidapena eskuratu behar da.

'Nortasun agiria' bakarrizketa egingo du Zuhaitz Gurrutxagak

Ostiralean (hilak 10) izango da hitzordua CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

Najat Kaanache Euskal Herriko XX. Pintxo txapelketako epaimahaikide izango da

Maila handiko epaimahaia izango da aurtengoa. Bizkaiako, gipuzkoako, arabako eta nafarroako 25 sukaldarik osatuko dute.

Gehiago