2025/10/30

Migrazio eskubidearen alde egin dute Irunen

'Mugak hausten' jardunaldien harira, migrazioaren hainbat alor jorratzen dituzten lau eragile bildu, eta egungo politika arrazistak salatu dituzte.

Abenduaren 6tik 8ra izango da Be Veggie jaialdiaren zazpigarrena

"Bizimodu guztiz begetal baten inguruan elkartzeko, ikasteko eta ospatzeko" espazioa da jaialdia. Zenbait jarduera egingo dituzte, hitzaldiak, kasu.

Aireportuak ezaugarri bereziduneko higiezinen gaineko zerga kobratzea jarri du mahai gainean EH Bilduk

Araban, Bizkaian eta Nafarroan udalez gaindiko dimentsioa duten azpiegiturek ezaugarri bereziduneko ondasun higiezinen gaineko zerga (EBOH) ordaintzen dute. Gipuzkoan ere kobratu ahal izateko beharrezkoan diren neurriak hartzeko eskatu du koalizio subiranistak.

Ama hizkuntzak eta psikoterapia uztartuko ditu Irunero aldizkariak

Lassai Psikologia zentroko Estibaliz Zubialde psikologoa elkarrizketatuko dute, publikoari irekitako saio batean.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Sarek eta Etxeratek "behin betiko konponbide bat" eskatu dute

Hilabeteroko azken ostiralean egindako irakurketa zabaldu dute, eta bihar, Zabaltza plazan izango dira, 20:00etan.

Euskaltegia jasangarriagoa izateko lanak hasi dituzte

Eraikinak izan dituen "galera termikoak" ekidin eta bertako irakasle zein ikasleen "erosotasuna eta eguneroko jarduna" hobetuko dituzte. Aurrekontua 135.766,48 eurokoa izango da.

Indarkeria matxista

Igandeko eraso matxista salatzeko bildu dira irundarrak

Irungo Udalak konbokatutako elkarretaratzean igandeko kasua eta emakumeek jasaten duten jazarpena salatu dute.

Gehiago