2025/10/23

CBA Udal Liburutegiko ikasgelaren ordutegia jakinarazi dute

Larunbat honetatik (hilak 25) urtarrilaren 25era liburutegiak zein ikasgelak zein ordutegi izango duten jakinarazi dute.

Psiloaroarekin emango diote ikasturteari hasiera Psilocyben

Bost kontzertu antolatu dituzte sei astetarako, eta lehen emanaldia igande honetan (hilak 26) izango da. La Luz eta Exnovios taldeak ariko dira.

Euskal Herriko Maratoi Erdia, igandean

3.700 korrikalarik egingo dute igandean Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko 21.097 metroko bidea. Helmuga, Kale Nagusian.

Ur horniduran arazoak izan dira Araso industrialdean

Egoera konpondu duten arren, Txingudi Zerbitzuakek gomendatu du industrialdean ur kontsumoa etetea.

Gazteen emantzipazioari helduko diote datorren astean

Hitzaldi bat antolatu dute GAZ Emantzipatzeko zerbitzuak eta Hondarribiko Udalak, urriaren 30ean.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Kolon pasealekuko iganderoko mozketa murriztuko dute

Martxora bitartean 15:00ak arte egongo da itxita ibilgailuentzako pasealekua.

Inguruko txokoak ilustrazioetan ikusteko aukera gaurtik, Kabigorrin

Miriam Merinok ondu du erakusketa, eta ilustrazioek osatzen dute. Kabigorrin egongo da ikusgai gaurtik azaroaren 23ra bitartean.

Hainbat kalte eragin ditu haizeteak gauean

Benjamin ekaitzak eragindako haize boladek hainbat zuhaitz bota dituzte auzo ezberdinetan. Puntal auzoan teilak erori egin dira.

Gehiago