Palestinaz hitz egiten jarraitzeko, batzarra
Asteazkeneko mobilizazio jendetsuaren balorazio baikorra eginda, Palestinako herria babesteko dinamikei eutsi nahi diete hirian.
Asteazkenekoa Palestinako herriari babesa adierazi, eta Israelen genozidioa saltzeko eguna izan zen. Irunen, arratsaldez, manifestazio jendetsua egin zen palestinarrei bakarrik ez daudela adierazteko. Horri segida eman nahi diote martxa antolatu zutenek, eta horregatik, batzarrera deitu dituzte herritarrak Palestinako herriaren babeserako dinamikek jarraipena izan dezaten.
Bilkura hilaren 23rako (osteguna) antolatu dute Palmera Monteron, 19:00etan hasita. Bertaratzeko eskatu diete palestinarren borrokarekin bat egiten duten guztiei.

