Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoko emakume ekoizleak omendu ditu Laborek

Laboreren ustez, emakumeak elikadura burujabetzaren zutabeak dira, baina oraindik ez dute merezitako aitorpena.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/10/17

Atzo Elikaduraren Munduko Eguna izan zen. Gainera, herenegun, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Labore Txingudi elkartetik uste dute bi data horiek elkar ospatzea ez dela kasualitatea, “elikadura sistemaren oinarrian emakumeen lana, jakintza eta zaintza daudelako, eta haien ahotsa eta eskubideak erdigunean jartzea ezinbestekoa delako justizia sozial eta ekologikoa lortzeko”.

Elkartearen ustez, landa eremuko emakumeak elikadura burujabetzaren zutabeak dira. “Haien lanari esker mantentzen dira tokiko ekoizpena, bioaniztasuna eta belaunaldien arteko jakintza”. Halere, Laboreren ustez, emakume askok oraindik ez dute behar duten aitortza, erabaki guneetan lekua ezta lan baldintza duinak ere.

Horregatik, Bidasoko emakume ekoizle guztiak omendu nahi izan zituen Laborek atzo.”Eguneroko lanarekin gure mahaiak elikatzen dituzte, tokiko ekonomiari bizitza ematen diote eta elikadura burujabetzaren aldeko komunitate bizi baten oinarria dira. Haien jakintza, ausardia eta elkartasuna dira gure eskualdeko agroekologia eta jasangarritasunaren bihotza”, adierazi du elkarteak ohar bidez. Elikadura sistema bidezkoagoa, jasangarriagoa eta feministagoa izateko, “beharrezkoa” da emakumeen rola aitortzea eta haien lidergoa indartzea.

Haiek gogoan, herritarrei dei egiten die Laborek, tokiko ekoizleei babesa emateko. “Kontsumo kontzientea sustatu eta elikadura bidezko, osasungarri eta solidario baten aldeko urratsak elkarrekin egin behar ditugu”.

Elikadura eta zaintza, uztarturik

Laborek argi du: “Elikadura ez da soilik merkatuaren edo kontsumoaren auzia: eskubidea da eta ondorioz, komunitatearen ardura”.

Laborek elikadura eta zaintza uztartzen dituen ikuspegi integrala proposatzen du, beti ere ekofeminismotik begiratuta. “Lurra, gorputzak eta komunitatea erdigunean jarriko dituen eredu baten alde egiten dugu”. Elkartearen ustez, ikuspegi integral hori gauzatzeko, tokiko ekoizpenaren eta kontsumo arduratsuaren aldeko sareak sendotzea eta emakume ekoizleen ahalduntzea funtsezkoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.