2025/10/16

Landa eremuan zein hirietan emakumeen rola aitortzearen garrantzia azpimarratu du Labore Txingudik

Herritarrei tokiko ekoizleak babesteko dei egin diete Labore Txingudi elkartekoek; baita kontsumo kontzientea sustatzera ere.

Hondarribiko ikasleak, Xaren, euskarazko kultura digitalean sakontzen

Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Talaiako DBH4ko ikasleak izan dira bertan.

Antonio Mateo Realen erakusketa inauguratuko dute bihar

Ostiralean (hilak 17) egingo dute inaugurazioa, 19:00etan, Luis Lainsarekin komisariotzapean. Azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Patxi Perez Goñi izango da 2026ko Alarde Publikoaren Jenerala

Hilaren 10ean erabaki zuten Alarde Publikoaren Juntak egindako bilera batean. Perez Anaka konpainiako kapitaina izan da azken urteetan.

Emakumeen talentua balioan jartzeko jardunaldiak egingo dituzte

Kultur Femmerekin elkarlanean antolatuta, hilaren 23rako egun osoko egitaraua antolatu dute Irungo Emakumeen Etxean.

2026ko aurrekontu proposamena plazaratu du EAJk

Etxebizitza, mugikortasuna eta hiri atsegina dira EAJren datorren urteko aurrekontu proposameneko puntu estrategikoak.

"Oraindik asko dago aldarrikatzeko"

Jende andana elkartu zen atzo Irungo kaleetan, xede berdinarekin: Palestinar estatuaren askatasuna eskatzea.

Eman daiteke izena Euskal Herriko hitz gurutzatuen X. txapelketan

Azaroaren 22an izango da txapelketa, baina izena emateko aukera zabaldu dute azaroaren 18ra arte. Internetez inskribatu behar da.

Osasun Sailari udal lokalak lagatzeko emandako pausoa, "positiboa"

Cristina Laborda alkateak "positibotzat" jo du ekintza hori, eta berretsi "udalerrian osasun arreta hobetzeko udalak duen konpromisoa".

Hondarribiko lorezainek greba egingo dute berriro

2023an lortutako lan baldintzak gaur egun ez dituztela salatu dute langileek, enpresa berriak ez duelako horiek aplikatzeko borondaterik.

'Zientzia-Historia-Zientzia' zikloaren hirugarrena, Oiasso museoan

'One Health: giza, animalia eta ingurumen osasuna' lelopean ondu dute hirugarren zikloa, eta zenbait jarduera antolatu dituzte horretarako.

Txakurren oinarrizko osasun arta betetzen laguntzen die Beti Lagun programak etxegabeei.

Etxeko animalien ordenantza berria prestatuko du udalak

Udal gobernuaren ustez, orain indarrean dagoena "zaharkitua" dago, eta beraz, aldatzeko beharra dago.

Bihar hasiko da DokuIrun programaren bederatzigarren edizioa

'La estrella azul' dokumentalaren proiekzioarekin emango diote hasiera aurtengoari. 19:00etan izango da, CBA Kultura eta Sorkuntza zentroan.

Pintxo potea egingo dute gaur Olagarron

Jatekoa eta edatekoa zerbitzatuko dute, 19:00etatik aurrera.

Harreman afektibo-sexualen inguruko zikloa, Emeki elkartean

Equala y La Crafterak dinamizatutako saioak izango dira. Lehen saioa hilaren 17an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Emeki elkartean.

Oskarbi taldeak Gipuzkoa kantua estreinatuko du Hondarribian

Datorren urtean euskal kantugintzan 60 urte beteko ditu Oskarbik. Ez Dok Amairuko garaietatik bakarra da egun oholtza gainean dabilena.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Gehiago