2025/10/6

Igandean amaituko da Girabiraren hamaikagarren edizioa

'Txikimusika' jarduera izango da aurtengo edizioa itxiko duena. Mendibil parkean musika izango nagusi igandean (hilak 12), 12:30ean hasita.

Kote Gebara: "Inoiz egin dugun bizikleta martxarik handiena izan da"

Mugikortasunaren Astea antolatzea "positiboa" den arren, mugikortasunaren inguruko elkarrizketa aste horretara mugatzea soilik "arriskutsua" izan daitekeela uste du Balaztako kideak.

Zenbait jarduera antolatu dituzte astebururako Ernai eta Sortuk

Ikasturteko aurkezpena eta mendi martxa antiespañolista dira, besteak beste, datozen egunetan egingo dituzten jarduerak.

Gipuzkoako taldekako blitz txapelketa jokatu dute Irunen

Bidasoa Xake Klubeko lau taldek hartu dute parte txapelketan, eta orotara 22 talde izan dira. Larunbatean lehiaketa berri bati ekingo diote.  

Ander Aramendi, Nerea Sarriegi eta Iñaki Mujika dira Txingudi korrikako irabazleak

Mugak gainditzen dituen 10 kilometroko lasterketa da Txingudi korrika. Aurtengo edizioan 639 lasterkarik eta 4 handbikek hartu dute parte.

'Hilo mental' liburua aurkeztuko du Jose Mari Zabalak

Hilaren 9an (osteguna) izango da liburuaren aurkezpena, 19:30ean, Irungo Kabigorri Ateneoan.

'Fanzinea aldarrikapen arma gisa' hitzaldia, Ane Arzelusen eskutik

Ostegunean izango da, 18:30ean, Emakumeen Etxean. 'Fanzine Feminista' Jabekuntza Eskolaren tailerraren atariko hitzordua da.

Mai Egurza ilustratzailea hil da

Larunbatean hil zen, 38 urte zituela. Komikigintzan ibilitakoa batez ere, Irungo Udalarentzat ere egin zituen lanak.

Emakumeok zast! ekimenaren hurrengo hitzordua, futbola

Ostiralean (hilak 10) elkartuko dira Stadium Galen, 10:00 eta 12:00 artean. Kera eta Parean elkarteek sustatutako programa da.

Sandra Cuestak 'Liquid gogo' proiektua aurkeztuko du

Azken bi hilabeteetan 'Liquid Gogo' poposamen indibiduala garatzen aritu da Maddalen gunean. Egonaldiaren emaitza herritarrekin partekatzeko hiru hitzordu proposatu ditu.

Gehiago