
Larunbatean (hilak 27) izango da programaren hirugarren aldia, Pinudiko parkean, 17:00etan. Tailerrak eta dantza ikuskizuna izango dira.

Herritarrak xakera "ingurune hurbilean, hezigarri eta atseginean" jokatzera gonbidatu ditu Hondarribiko Marlaxka xake klubak.

Bildutako diru guztia Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari emango diote "bere gizarte eta ikerketa lana laguntzeko".

Gazteek "beren interes, nahi eta ametsetan oinarritutako" proiektuak garatzeko programak sustatuko dituzte eremu horretan.

Iragan ostiralean Hondarribia Grand Slam eta Master Serieseko finalak irabazi zituzten. Bi partidak oso orekatuak izan ziren eta ikuskizuna handia izan zen.

Manifestazoa izan da gaur Irungo kaleetan. CAF enpresako langileek eraman dute lekukoa, haien enpresarekin duten desadostasuna erakutsiz.

Gaur iritsi da Ibaitik itsasora ibilaldia Irunera. Beratik abiatu dira gaur, eta San Juan plazan amaitu dute, harrera ekitaldi batekin. Irungo 16 auzo elkartek haien babesa erakutsi dute.

Irungo Emigrazio eraikinaren proiektua "etengabe" atzeratu izana da, Podemosen ustez, "udal gobernuaren ageriko ezintasunaren adibide esanguratsuena".

Zabaltza plazan egin behar zuten hasiera batean azoka, baina eguraldiaren iragarpena medio lekuz aldatzea erabaki dute.

Parean elkarteak, Harrera Sareak, BorBorrek eta Bidasoa Etorkinekin elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte hilaren 25 eta 30erako. Helburua argia da: oldaraldi arrazistari aurre egitea.

Mapa baten bidez herriko txoko adierazgarrienak arakatu eta horiek margotzeko jarduera antolatu du Arma Plaza Fundazioak. Hitzordua urriaren 4an izango da, larunbata.

Partaidetza eta gizarte laneko boluntarioak sustatzea, eta herritarren arteko laguntasuna zein gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonekiko arreta bultzatzea asmo duten erakunde edo elkarteei zuzenduriko diru laguntzak dira.

8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza izan dute udan, eta orotara 80 ikasle izan dituzte. "Gai berritzaileak" landu dituzte.

Super Amara supermerkatu katea eta BM supermerkatuak kudeatzen ditu taldeak. Irungo zentroetan 735 pertsona dituzte kontratatuta.

Bizikleta martxa eta Mendelu kaleko festa, adibidez, atzeratu egingo dute. Eguraldi iragarpenaren ondorioz hartutako erabakiak izan dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak.

Datozen hilabeteetarako antolatu dituzten jardueren berri eman eta horietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Ekhiñe eta Uxue dira Elkarrekin proiektuko atal berriko protagonistak. Oraindik azken bi atalak geratzen dira argitaratzeke.

Iratxe Etxenike psikologoak eskainiko du saioa. Agifes erakundeko profesionala izateaz gain, Biziraun elkarteko kidea da ere, eta elkar laguntzako taldeak koordinatzen ditu bertan.

Neguan landatu daitezkeen barazkien inguruan hitz egiteaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da hilaren 25eko saioan.

Ikasturte honetan ere literatura tailerrak emango ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak. Liburutegian bertan edo telefonoz deituz eman daiteke izena.