
Kontzertuak, dokumentalak, antzerkiak... denetarik antolatu dute datozen hilabeteetarako. Lehen hitzordua ostiralen honetan izango da.

Elkarretaratzeak egiten ari dira Irun eta Errenteria-Oreretako zaharren egoitzetan.

Espainiako Poliziak eta Guardi Zibilak Hondarribiko Asturiagako hondartzan tiroz hil zituen Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon Elortza 1974an. Iaz 50. urteurrena bete zen.

Ziklo berri horiek adimen artifiziala eta talentuaren kudeaketa izango dute ardatz. Lantalde Industriala egitasmoak 20 langiletik gora dituzten hamar enpresa industrialek osatzen dute.

8.000 euroko aurrekontua du, eta 35 urtetik beherako gazteen ikerlana sustatzea da ekimenaren helburua. Gaur eman dituzte xehetasunak.

Elkartasuna entzunarazteko egingo dute mobilizazioa igandean (hilak 28). Ibilbidea oinez zein bizikletaz egin daiteke.

Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, eta Txingudiko Elkarte Feministak komunikatua atera du.

Dagoeneko martxan dago zerbitzua. Era berean, jakinarazi dute eskualdeko lehen mailako arreta indartuko dutela familia mediku eta pediatrekin.

14:00etatik aurrera izango da biharko hitzordua, San Migeleko adinekoen lokalean (Javier Esteban Indart kalea, 5). Ez da izenik eman behar.

Euskara praktikatzeko saioetan izena emateko epea irekia dago jada. Astean behin izan ohi dira saioak.

Datorren urteko arte guneko erakusketa egitaraurako komisarioa hautatzeko deialdia zabaldu du udalak, eta abenduaren 1era arte aurkeztu daitezke hautagaitzak.

Hika aritu nahi baina ez dakitenei zuzendutako ikastaroa da 'hikastaroa'. Astearte eta ostegunetan egiten dituzte saioak, 18:00-19:30 artean.

Hilaren 7a eta 8a "normaltasun handiz" igaro zirela iritzita, aurtengo jaietako baloraziorik ez egitea erabaki zuten PSE-EE alderdian. Udal gobernu taldeak zein Abotsanitzek egindako adierazpenak ikusita, ordea, horiei erantzuteko beharra sentitu dute.

Ostegunean (hilak 25) emango dute dokumentala, 19:30ean. Nicolan Guerendiain elkarteak antolatu du hitzordua.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, Zabalgune plazatik Eguzkitza ikastetxeko patio estalira lekualdatuko dute jarduera.

Hilaren 27an egingo du Sortuk Iruñeko Anaitasunan. Hondarribia eta Irunetik autobusa aterako da.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Aenak 12.888 milioi euroko inbertsioa egingo du zenbait aireportutan, tartean, Hondarribikoan. Azahara Dominguez foru diputatua pozik agertu da.

Hondarribiko jaien balorazioa osatu dute Txinzer eta Hondarribiko Udalak. Hondakinak ongi bereiztea oraindik erronka den arren, herritarren jarrera eskertu dute.

Larunbatean 11:00etatik 13:00etara izango da aurkezpen saioa, udal liburutegian. Maite Darcelesek dinamizatuko du.