2025/9/25

Irungo Adinekoen Astea aurkeztu dute

Urriaren 1etik urriaren 5era izango da Adinekoen Astea, eta gaur antolatutako ekintza guztien xehetasunak eman dituzte agerraldi batean.

"Gezurrez betetako bidea izan da"

Amaya Zabarte eta Joseba Novoarekin izan da HITZA. Iaz Ertzainak foam pilota bat jaurti eta ostikada bat eman zion Zabarteri, eta ordutik justizia exijitzen aritu dira, tinko. Bihar, elkarrizketa osoa astekarian.

Ximun Leturia Lete

Bizikleta martxa eta Mendelu kaleko festa, igandean

Balazta elkarteak Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu zituen jarduerak. Aurreko astean egitekoak ziren, baina eguraldiarengatik astebete atzeratu dira.

Erresidentzia eta eguneko zentroetako langileak kalera atera dira

Sektoreko langileek pairatzen duten soldata arrakala eta partzialtasuna salatzeko eta hitzarmenaren negoziazioaren bidez konponbidea jartzeko egin dute greba.

Emakumeen Errugbi Eguna ospatuko du Txingudi Errugbi Klubak

Emakumeen taldeari bultzada bat emateko helburua du aurten Txingudi Errugbi klubak. Asteburu honetako hitzordua "mugarri" izatea nahi dute.

Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azoka egingo dute, lehenengoz

Urriaren 23an izango da topaketa, 09:00etatik 13:30era, Ficoban. Gipuzkoa, Nafarroa eta Akitania Berriko lan eskaintzak izango dira bertan.

Osertz Aldayk zuzenduko du Hondarribiko emakumezkoen trainerua

Lekittarran hamar urtez egon ondoren, etxera itzultzeko autua egin du Aldayk. 2025-2026 denboraldian Hondarribia Bertako Igogailuak ontziko entrenatzaile izateko erronkari helduko dio.

Palestinaren eta bakearen aldeko murala egiteko eskakizuna udalari

Larreaundi-Olaberria Auzo Elkarteak egin du eskaera; iaz ere egin zuten, baina "udalak ekimena blokeatu egin zuen".

Plaiaundik etxeetako zaintzaileak jarriko ditu erdigunean zenbait proiekturekin

Adinprest programarekin bultzatutako prestakuntza saioen hirugarren edizioa egiteaz gain, BiziZain proiektua garatuko dute.

Kulturartekotasunaren hilabetea antolatu dute zenbait eragilek

Gaur hasi eta urriaren 25era bitartean zenbait ekintza antolatu dituzte. Auzoaren "kulturaniztasuna eta izaera langilea" ospatu nahi dituzte.

Parketarrak proiektua bidea egiten ari da

Datorren hilabeterako Heztenek dinamizatutako lau saio antolatu dituzte: urriaren 2an, 9an, 16an era 23an izango dira, Biteri parkean.

Gehiago