Kulturartekotasunaren hilabetea antolatu dute zenbait eragilek

Gaur hasi eta urriaren 25era bitartean zenbait ekintza antolatu dituzte. Auzoaren "kulturaniztasuna eta izaera langilea" ospatu nahi dituzte.

Larreaundi-Olaberria Auzo Elkarteak, Eguzkitza HLHIk, SOS Arrazakeria, Parean elkarteak, Bor Borrek eta Antxeta Irratiak, elkarlanean, Kulturartekotasunaren hilabetea antolatu dute, eta gaur emango diote hasiera. 
Auzoaren “kulturaniztasuna eta izaera langilea” ospatu nahi dituzte, eta hori handira egiteko zenbait ekintza antolatu dituzte hilabete batez. Hona hemen egitaraua, osorik:
 
Gaur, hilak 25
  • Mirada feminista y anti racista de las mujeres racializadas. 19:00, Iñigo de Loiola etorbidea. 

Larunbata, hilak 27

  • Zubiako 2. tortila txapelketa. 11:00 Zubia. 

Urriak 8

  • Argazki rallya. 17:00, auzo lokala. 

Urriak 23

  • Podcast Insumisas. Charla sobre la realidad de las trabajadoras del hogar. 18:00, Iñigo de Loiola etorbidea. 

Urriak 24

  • Munduko abestiak kantatzen. 16:30, eskolaren aurrean (Victoriano Juaristi).

Urriak 25

  • Kulturartekotasunaren jaialdia. 16:30, Miguel eta Roberto plaza. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.